ACAMBIren 2008ko Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren MANIFESTUA

 

 

    Bularreko Minbiziaren Nazioarteko egunean beste behin gogorarazi behar dizuegu urtero milaka emakumeri  diagnostikatzen diétela Espainar estatúan.

    Osasun Publikoa defendatu izan dugu eta defendatzen jarraitzen dugu, bertako zeerbitzuen kalitatearekiko interesa adierazten dugu, izan ere, bertako erabiltzaile zuzenak gara gaixoak garen neurrian.

    Gure osasun arloko eskumenak Autonomia Erkidegoen esku daude, eta ondorioz, kudeaketa eredu desberdinak, baina horrek ez du zalantzan jarri behar oinarrizkoa eta unibertsala den osasunerako eskubide konstituzionala .

    Saiakuntza klinikoak bultzatzen ditugu, izan ere, horien bidez Bularreko Minbiziaren diagnosi eta tratamenduan emaitza positiboak izan ditzaketen ikerkuntza lerro berrriak sor daitekelako. Bularreko Minbiziaren federazioen helburuetako bat da gizarteari eta bereziki emakumeei jakinaraztea Bularreko minbizia goiz antzematearen garrantzia.

    Bularreko Minbizia  goiz antzemateko kanpainak osasun publikoko sistemak bultzatu behar ditu, dohanekoak izan behar dute, denboran jarraipena izango dute, kalitate kontrolak pasatuko dituzte, langile espezializatuek egingo dituzte eta emaitzak aztertuko dira.

    Osasun Ikerkuntza defendatzen dugu gaixotasunaren diagnosi método onenek aurrera egin dezaten, gaixotasuna tratatzeko terapia ez hain oldarkorrak, berritzaileagoak eta erangikorragoak garatzeko.

    Uste dugu koordinazio aktibo eta iraunkorra behar duela izan osasun ikerkuntzan lanean ari diren eragile guztien artean. Horretarako, ekimen pribatu ikerketa proiektuen koordinazioa eta ekimen publikoaren laguntzaz garatzen diren proiektuak bultzatzea beharrezkoa da.

    Onkologia tratamenduen eraginkortasunak Bularreko minbizia duten emakumeekiko erabateko laguntza izan behar du oinarrian, plan terapeutiko pertsonalizatuetan, adin ugalkorrean dauden emakume gazteekiko arretan, Linfedemaren tratamenduan, espezializatutako disziplina anitzeko taldeetan eta Bularreko minbizia maila aurreratuan duten gaixoei zaintza aringarriak emanda.

    Bestalde, Bularreko Minbizia lan eta gizarte arazoak sortzen ditu batzuetan. Enpreseei eta administrazioeei arreta eta sentiberatasuna eskatzen diegu arazo horiei aurre egin eta irtenbidea topatzeko.

    Gaixo ikuspegitik generoaren berezitasunak aintzat hartzen dituen zerbitzu osoa eskatzen dugu. Ezinbestekotzat jotzen dugu informazio objetiboa eta egiazkoa izateko eskubidea, bigarren iritzia izateko eskubidea eta gure kabuz erabakitzeko aukera izatea.

    Pozten gaitu Europako Batasuneko erakundeek Bularreko Minbiziaren alorrean kalitatezko osasun politikak bateratzeko duten interesa eta kezka.

    Gaixotasun honen aurka borrokatzeko alegina egin zuten persona guztien oroimenez eta omenez elkartasuna eta bizitza aldarrikatzen jarraituko dugu, elkarrekin bizi izandako esperientzia  eta maitasunaren bidez.